XML markaketa lengoaiak sortu baino askoz lehenago, markaketa sistemak egozan testu egituratua kasu. Testu arrunta idatzi, eta makinak HTML kodean bihurtzen dau, hori da koxka. Testu egituratua erabiltzen dan kasu zehatza wikiena da. Honetan testuari “marka” edo “etiketa” desbardinak gehitzen jakoz burutu nahi dan aldaketaren arabera, eta honen ondorioz hainbeste markaketa lengoaia sortu izan dira.
Testuak osagaien bidez (parrafoak, listak, izenak, atalak, lerroak, etab.) zatitu, eta zati horreek abiatu daitekezala da SGML-ren oinarrizko hipotesia. Holan, testua kodetze-lanetan dabilenak testu-objektua zer dan markatuko dau. Honen ondorioz, testu bera hamaika kodekera desbardinen arabera markatu daiteke, aplikazio desbardinen beharrei aurre eginez.
Hala ere, SGML lengoaia aberatsegia eta zabalegia suertatu zan konputagailuekaz tratatu behar zanean, eta, holan, aplikazio gitxik inplementatu ebazan SGML-k eskeintzen ebazan aukera guztiak. Gauzak holan, SGML lengoaiatik azpilengoaia bat sortu zan, XML deitutakoa, nolabait SGML-k eskeintzen ebazan aukera zabalak murriztu guran. XML-ren 1.0 bertsioa 1998. urtean sortu zan.
HTML-ak bere definizioak izan arren, nabigatzaileen tolerantziak gaizki egituratutako dokumentuek funtzionatzea eragin dau. Hori dala eta, XML eta HTML batzeko ahaleginagaz sortu da, “The Extensible HyperText Markup Language” dalakoa. Hau HTML erreproduzitu, zehaztu eta hedatzen daben modulu eta dokumentu familia da. XML-en oinarritutako hizkuntza zorrotz barria da XHTML, nabigatzaileak askoz zorrotzagoak izango diralarik web-en kodeen sintaxia balioztatzeko orduan.
HTML hizkuntza bat da, eta Interneten argitaratzen diran dokumentuei itxura emoteko erabiltzen da, informazioaren diseinu bisuala lantzeko sortu zan eta. Etiketetan oinarrituta dago, eta erabaki leike, esate baterako, zer letra tipo eroango dauan testuak, edo hau letra baltzez idatzi behar dan edo etzanez. HTML-k ez bezala, bestalde, XML-k etiketa kopuru mugagabea erabili leike informazioa sailkatzeko.
| SGML | XML | ||
| Gramática | extensible | Extensible | |
| Estructura | jerarquica | Jerárquica | |
| Nº de marcas | sin limite | Sin límite | |
| Complejidad | alta | Mediana | |
| Diseño de páginas | DSSSL | CSS o XSL | |
| Enlaces | HyTime | Poderosos enlaces (XLL) | |
| Exportabilidad (formatos/aplicaciones) | Sí | Sí | |
| Validación | obligatorio DTD | Pueden validarse | |
| Búsquedas | Son posibles potentes busquedas | Potente busqueda. Con capacidad para personalizarla | |
| Indización/Catalogación de páginas web | Algún pryecto como TEI,DLI, etc. | Una descripción abierta y personalizable con el RDF. |
http://geneura.ugr.es/~maribel/xml/introduccion/index.shtml